Zer egiten dugun
Zure koordinazioa hobetuko du eta azkarrago egingo duzu aurrera gainerako irristatze-kiroletan.
Helburua ez da lehiatzea: konfiantza irabaztea da, hobeto erortzea, transizioa irakurtzea eta prozesuaz gozatzea. Eta hori familian egiten baduzu, seme-alabekin batera, prozesu horrek eta bizipen horiek ez dute preziorik.
Campak eta clinicak ere antolatzen ditugu, haurrentzat eta helduentzat, maila bakoitzera egokitutako materialarekin eta progresioekin. Ondo pasatzen saiatzen gara, eta bidean balio batzuk transmititzen.
