Teilatua duen espazio bat ez luke hutsik egon behar.
Uste dugu teilatua, soinua eta jendea dituen leku batek ez lukeela itxita egon behar erabiltzen ez den tarteetan. Horregatik zabaltzen diogu sortzen duenari eta lekurik ez duenari: komunitatearekin programatzen da, kostatzen dena kobratzen da eta sartzen dena proiektuan gelditzen da. Gure kideetako asko kulturarekin zuzenean lotuta daude —musikariak, artistak, sortzaileak—, eta horregatik kultura babesten dugu beti, eta bereziki bertakoa.
Zer jartzen dugun guk
Ez gara kontzertu-areto bat ezta gizarte-etxe bat ere: zabaltzen den kirol nabe bat gara. Hau da benetan dagoena, inork ez dezan etorri ez daukagunarekin kontatuz.
- Seiehun metro koadro estali, bowlarekin, street gunearekin eta mahai gunearekin.
- Argia, korrontea eta oinarrizko soinu ekipo bat.
- Etxeko jendea muntaian laguntzen.
- Zabalkundea komunitatearen taldetik, webeko agendatik eta sareetatik.
Nola proposatzen den zerbait
Ez dago deialdirik ez eperik. Hitz egin eta ea kabitzen den begiratzen da.
01Idazten duzu
Esaguzu zer den, zenbat lagun espero dituzuen eta zer behar duzuen espaziotik.
02Begiratzen dugu
Egutegia, ordu libreak eta zer muntatu behar den begiratzen dugu. Hemen azkar esaten da ez badago tokirik.
03Koadratzen da
Data, muntaia, nork zer jartzen duen eta sartzen dena nola banatzen den, sartzen bada.
04Egiten da
Agendan iragartzen da eta proposatzen duenaren eta etxeko jendearen artean muntatzen da.
Hemen kabitzen den zerbait duzu?
Kontzertu bat, tailer bat, filmaketa bat edo erdizka dagoen ideia bat. Idatz iezaguzu eta hitz egingo dugu.