Zer egiten dugun
Surfskatea ez da beste izen bateko skate bat. Aurreko ardatzak askoz gehiago biratzen du eta taula sorbaldekin eta aldakekin mugitzen da: abiadura hartzeko bonbatzen da, gorputzarekin biratzen da eta lerroak marrazten dira olatu batean bezala.
Horregatik da irteera batetik besterako entrenamendurik onena. Gasteiztik itsasoa ordu batera dago, eta denbora dagoenean ez dago beti olaturik; surfskatea edozein arratsaldetan egin daiteke, estalpean, eta hemen lantzen den keinua bera eramaten da urera asteburuan.
Eta egiten dugun guztian bezala, garrantzitsuena jendea da: entrenatzera etortzen zara eta hurrengo kostaldeko irteera antolatzeko geratzen zara.
